Tibetarrak altuerara nola egokitzen diren argiago dago. Science aldizkariaren uztailaren 4ko zenbakian tibetarrek altuerarekiko duten egokitzapen mekanismoari buruzko arrasto sendoak eman zituzten. Munduan bi populazio bizi dira 4.000 metrotik gora, tibetarrak eta andetarrak. Azken horien altuerarekiko egokitzapen mekanismoa ezaguna da: euren odolak askoz hemoglobina gehiago ekoizten du gainerako gizakiona baino; horrela, nahiz eta bizi diren altueran itsas mailan baino %40 oxigeno gutxiago izan, beraiek oxigeno gehiago garraia dezakete gorputzeko zeluletaraino. Baina hemoglobina ekoizpen horrek oso ondorio kaltegarriak ditu andetarrentzat. Odola loditu egiten da, eta horrek zaildu egiten du ehunen oxigenazioa. Horregatik, emakume haurdunek ume asko galtzen dituzte, eta jaiotzen direnak oso txikiak dira. Tibetarren hemoglobina kopurua, berriz, normala da; haien kasuan, geneetan dago gakoa, eta batez ere EPAS1 izena duen eta goi mailako kirolean ondo ezaguna den genean. Antza, egungo tibetarrengan EPAS1 genea mutatu egin da, eta oxigeno eskasiara moldarazi ditu gorputzak. Joxerra Aizpurua (Argia, 2010) Altuera handiko guneetara egokitzeko, zer da beharrezkoa?
? Kasu guztietan, hemoglobina gehiago ekoiztea. ? Odolean nahiz geneetan aldaketak gertatzea. ? Gene aproposak garatzea hemoglobina kopurua ugaltzearren. ? Gorputzeko zeluletaraino oxigeno gehiago garraiatzea.
Zer ikasi dugu andetarren eta tibetarren mekanismoak alderatuta?
? Tibetarrek ondorio kaltegarriagoak jasaten dituztela. ? Kirolaren ondorioz, tibetarrek mekanismo berezia garatu dutela. ? Hemoglobina eskasiagatik andetarrek oxigeno gutxiago dutela. ? Tibetarrek ez dutela pairatzen andetarren ondorio kaltegarririk.
Tribial feminista sortu dute. Historia garaileek idazten dute. Eta gizonek. Mende luzez, emakumeak erabat isilaraziak izan dira historian, historialariek ikuspuntu guztiz partziala kontatu baitute, emakumea ikusezin bilakatuta. Historiaren ikuspegi hankamotz horri buelta eman nahian sortu dute Tribial Feminista hainbat herritako Udaletako (Arrasate, Basauri, Ermua, Ondarroa eta Zierbena) eta Uribe Kosta Mankomunitateko Berdintasun Sailek. Bi helburu nagusi ditu jokoak. Batetik, emakumeek jakintzaren eta bizitzaren hainbat eremutan egindako ekarpenak nabarmentzea. Bestetik, feminismoak teoria politiko gisa eta XX. mendeko funtsezko mugimendu sozial gisa egindako bidea erakustea. Hala, ohiko Trivial Pursuit jokoaren formatu berbera du, baina eduki ezberdina. 1.200 galdera prestatu dituzte jokorako, Historia, Geografia, Artea eta Literatura, Zientzia eta Ikuskizunak eta Kirolak ataletan banatuta. Euskaraz eta gaztelaniaz eginiko galderetan, nazioarteko kontuak ez ezik, gertukoak ere aintzat hartu dira. 4.500 ale prestatu dituzte, baina ez dituzte salgai ipini. Oraingoz, ikastetxe, kultur etxe eta gazteen txokoetan banatuko da jokoa. Izan ere, gazteen artean eragitea du helburu. Hots, nerabeek gaztetatik ikas dezatela zein den benetako historia: gizon-emakumeek osatutakoa. Aizu, 2010 Zer dakar tribial berriak aurrekoen aldean?
? Emakumeen ekarpenei buruzko hainbat galdera. ? Gizonezkoen eta emakumezkoen ekarpenak, biak nahasian. ? Ohiko galderak, baina emakumeen aldeko ikuspegia nabarmenduta. ? Gizon-emakumeek osatutako jokoak, euskaraz eta gaztelaniaz.
Zein da Tribial Feministaren azken helburua?
? Gizonezkoen ikuspuntua isilaraztea. ? Gizon-emakumeek elkarrekin egindako aurrerapenak aintzat hartzea. ? Feminismoari buruzko 1.200 galderarik funtsezkoenak biltzea. ? Gaztetxoei historiaren ikuspegi orekatuagoa eskaintzea.
Irakurritakoaren ulermenaren amaiera. Emango ..... pozik, zuk zeureak utziko ..... !
? nizun / bazenizkidan ? dizkizut / bazenizkit ? nizkizuke / bazenizkit ? nizkizun / bazenit
Ez dakit ..... izango diren opil hauek, baina bat hartuko dut.
? norentzat ? zeinentzako ? norentzako ? zeintzuentzako
Ogia amaitu zaigu. Hortaz, ..... , atzokoa jan beharko dugu.
? beste barik ? ezer gehiago ez badago ? beste ezeren beharrean ? besterik ezean
Harrigarria badirudi ere, horixe gertatu da. Zein erantzun dago gaizki ?
? Ez da izango! ? Zaude isilik! ? Ez ezazu esan! ? Esatea ere!
Baina orain ezin etsi dezaket. Niri zoriontasunerako bidea askozaz ere gogorragoa egokitu bazait ere, jada ailegatzear baitago helmuga.
? Etsitzen badut, zorion bidea gogorragoa izango zait eta ez zait helduko helmuga. ? Ezin dut etsi, zoriontasun bide gogorraren naiz eta. ? Oraintxe bai ezin dudala etsi, niri ere laster datorkit zoriontasuna eta! ? Zoriontasuna zoriontasun, gogorra da niretzat helmugara iristea.
Noiz gertatu zen, ba?
? Martxoak 20ko ordu batak eta erdietan. ? Martxoaren 20ko ordu batak eta erditan. ? Martxoaren 20ko ordu bat eta erdietan. ? Martxoak 20ko ordu bata eta erditan.
Idazkera. Zenbat jende da pentsaera horretakoa?
? EAEko herritarren %80. ? E.A.E.ko herritarren %80a. ? EAE-ko herritarren %80-a. ? E.A.E.-ko herritarren %80.
Merezi ..... proba egitea, azken batean guk ez ..... zer galdurik.
? ziok / gaituk ? dik / diagu ? genian / zian ? dun / gaitun
Ez ..... joan esan nion, edozer gauza gerta ..... .
? zedila / dakiola ? dadila / zekiola ? zedila / zekiokeela ? bedi / dakiokeela
Horrek ez du batere zentzurik. Esanahia:
? Buruan haizea baino ez du. ? Burua lehengo lepotik dauka. ? Ez du ez hankarik eta ez bururik. ? Ez da ez ur ez ardo.
Zein dago zuzen?
? Gauza horiek ez dira edozein pertsonen esku egoten. ? Langile batek ahal duen adina dirua gehiena aurrezten saiatzen da. ? Urdurik nabil aspaldian, hartzen dudan botikagatik edo. ? Azken hauteskundeetan alkate aukeratu zuten.
Telefonoz deitu duzu Itziarren etxera:
? Egun on, Itziarrekin hitz egin nahi dut. ? Arratsalde on, Itziar dago etxean? ? Kaixo, Itziarrik badago etxean? ? Aupa, Itziar al dago hor nonbait?
Egin al dituzu agindutako guztiak? Baietz erantzuteko:
? Bai egin ditudala! ? Horixe egin ditudala! ? Bai egin ere! ? Baita egin ere!
Brastakoan hedatutako laino itxiari ohi zaion izu-zirrarak hotzikaratu ninduen. Hau da:
? Itsasontziaren aurrealdean izaten den lainoak eragiten duen hozkirriaren antzekoa sentitu nuen. ? Ekaitza dakarrenean zabaldu ohi den laino itxi eta hotzak ikaratu ninduen. ? Bat-batean zabaltzen den laino itxiak eragiten duen moduko beldurrak asaldatu ninduen. ? Sarritan hedatu ohi den laino itxi beldurgarriak hotzikara eragin zidan.
Aurreko batean, laban egin eta ..... erori nintzen.
? ahuspez ? atzekoz aurrera ? bizkar ematen ? muturrez gora
Ba, guk laguntzea nahi badu, jai dauka! Esanahia:
? Poztu egingo da gure laguntzaren berri izatean. ? Pozik lagunduko diogu. ? Gure laguntza onartzen badu, ondo pasatuko du. ? Alferrik dabil, ez diogu lagunduko.
Ez omen du koplatan ibiltzeko gogorik. Esanahia:
? Ez omen du kanturako gogorik. ? Ez du alferkerian ibili nahi, antza. ? Ez ei du txikikeriatan ibiltzeko gogorik. ? Ez bide du abesteko gogorik.
Zein dago zuzen?
? Nor eta zuk aurkitu behar galdu nuen eraztuna! ? Non eta Donostiara joan nahi izatea ere! ? Zerk eta lanik ez izateak kendu dik bizitzeko gogoa? ? Zer eta diruari ematen diozu halako balio handia?
Zein dago gaizki?
? Dioten arabera ? Zuri esker ? Teilatu gainean ? Ibaiaz bestaldean
Egurra eman ote zion? Hara, ..... !
? jotzen eta jotzen ? buruz behera ? jo eta txikitu arte ? zingi-zanga
Atzo gure aita oso haserre zegoen; ..... Zein jarraipen dago gaizki ?
? ez zen giro haren ondoan! ? leher eginda zegoen. ? bere onetik aterata zegoen. ? gozoa zegoen!
Bi hilabete falta Gabonetarako eta ..... erosiak dituzu haurrentzako opariak?
? honezkero ? artean ? dagoeneko ? oraindik
Hegazkinak kontrola galdu du. Ai, ene, ..... !
? gureak egin du ? egin dugu gurea ? egin da gurea ? gurea egin digu
Arautegiari dagokionez, azkenerako amore eman zuen Pellok. Bestela esanda:
? Gustura onartu zuen arautegia Pellok. ? Arautegiari aurre egin zion Pellok. ? Pellok etsi egin behar izan zuen eta arautegia onartu. ? Irmotasunez oldartu zitzaion Pello arautegiari.
Pozarren gindoazen Miren bisitatzera. Nik ..... izugarrizko ilusioa nuen.
? bidenabar ? gutxienez ? behinik behin ? aitzitik
Ingurukoengandik ihes egiten duena; lagunartetik aparte bizitzeko joera duena:
? zekena ? zaputza ? erkina ? mizkina
Idazkera. Zein dago zuzen?
? Jakintsuen arabera ? Nere etxean ? Bapateko bertsoak ? Jakin ezkero
Zein zerrendatan dago hitz bat tokiz kanpo?
? lehenengoa / lehenbizikoa / aurrenekoa ? unatu / akitu / nekatu ? heldu / oratu / behatu ? iragan / pasatu / igaro
“Zergatik ez diozu itzuli bere dirua?” galdetu nion eta, zakar, hau erantzun zidan:
? Harexegatik! ? Ezergatik! ? Zergatik ez! ? Horratik!
Ezagun du horrek gaztea dena! Alegia:
? Gazte guztien adiskide da. ? Edozein gazte ezagutzen du horrek. ? Begien bistan dago haren gaztetasuna. ? Trebetasun handia du gaztea zein den jakiteko.
Freud-en psikoanalisiari esker antzemandako desoreka psikologiko askoren iturria maitasunik eza delakoan nago. Hau da:
? Freud-ek bazekien desoreka psikologiko askoren iturria maitasunik eza dela. ? Nire aburuz, maitasunik eza da arazo psikologiko jakin askoren sorburua. ? Freud-en arazo psikologikoei esker antzeman daitezke desoreka eta maitasunik eza. ? Psikoanalisiaren bidez Freud-ek maitasunik eza antzeman zuen.
Ikustekoa zen diskotekako giroa: batzuk saltoka besteak edanda kantuan, ..... !
? hala zeuden han ? han ziren han izatekoak ? denak zeuden hala ? nolakoak zeuden denak
..... Giltzak etxean ahaztu ditut! Haserrea adierazteko:
? Kaka ustela! ? Kaka-nahastea! ? Kaka zaharra! ? Kaka mardarikatua!
Ez dabil, ba, beti kalkulagailu eske? Ba, ..... !
? eros dezala ? erostea bat ? erosteko bat ? eros bedi
Mikelek dirua itzuliko diala uste al duk? Jarraipena:
? Emaiok ilargiari bira! ? Egon hadi horretan! ? Jaitsi hadi pikondotik! ? Hori sineskeria!
Aitorrek Jonek alde egitea nahi du. Zer esango dio?
? Aida! ? Utzidazu paketan! ? Utikan! ? Zapi!
Zein dago zuzen?
? Film hori lau bider ikusi egin dut. ? Neuk hogei liburu irakurri egin ditut. ? Uda honetan Joxe argaldu egin da. ? Oso eraikin ederrak ikusi egin ditugu gure bidaian.
Kostata ari zarete, baina ez duzue asko falta txapeldun izateko. Jarraipena:
? Ibili-ibili! ? Eutsi goiari! ? Etsi ezazue! ? Zaudete horretan!
Hori da amorrua hori! Hori ..... egin diona sartu denari!
? begirakunea ? begirunea ? begikoa ? begiramena
Hizkuntza gaelikoaren berpizte prozesuan gurasoen ausardia eta presioa funtsezko gertatu dira. Alegia:
? Gaelikoaren aldeko prozesuan gurasoen ausardia eta presioa hutsaren hurrengo izan dira. ? Gurasoen ekimena eta presioa funts gutxikoak izan dira gaelikoa berpizteko orduan. ? Gurasoen ahalegin eta presioa funtsean geratu dira gaelikoa berpizteko bidean. ? Gurasoen kemena eta presioa garrantzi handikoak izan dira gaelikoa berpizteko bidean.
Mirenek hirukiak izan dituela jakin duzu. Harridura adierazteko:
? Ezta pentsatu ere! ? Zenbat halakoak! ? Ez da izango! ? Hor dugu, ba!
Ba ..... daki horrek zer esaten duen?
? omen ? ahal ? ote ? ohi
Ez diot zuk esandakoari erreparatu. Esanahia:
? Ez dut horretan denbora galtzeko gogorik. ? Esanak esan, nik ezin dut orain ezer konpondu. ? Esan duzun horretan ez dut arreta jarri. ? Ez dut uste zuk esandakoa konponduko dudanik.
Sekula ez zioten ..... gezurrik esaten.
? elkar ? elkarri ? elkarren ? elkarreri
Zein dago zuzen?
? Alferrik da hamabost urtez ikastea, gero lanarik gabe aurkitzen bazara. ? Erabaki horrek zenbait enpresen arteko liskarra eragin du. ? Lantegitik itzultzerakoan nekatuegia zaude seme-alabeei ipuintxoak kontatzeko. ? Ez zuk ez bestek ez dit esango zer egin.
Lexikoa. Zein dago gaizki ?
? Bilera egin arte ez dugu ezer erabakiko. ? Haurrak haztea ez da lan erraza. ? Horrelako istripuak askotan ematen dira. ? Durangoko azokarako liburu asko argitaratzen dira.
Idazkera. Zein zerrenda dago zuzen?
? Ertamerika / Pirineoak / Argelia / Bruselas / Norbegia / Madrid ? Erdialdeko Amerika / Pirinioak / Aljeria / Brusela / Norvegia / Madril ? Erdi Amerika / Auñamendiak / Algeria / Brussela / Noruega / Madrid ? Erdiko Amerika / Pirineoak / Aljeria / Brusel / Noruega / Madril
Hurrengo Aita Santua budista izango dela? Erantzuna:
? Pentsatu ere! Hori ezinezkoa da. ? Tira, tira! Hori ezinezkoa da. ? Ea ba! Hori ezinezkoa da. ? Noski ezetz! Hori ezinezkoa da.
Herrixka malapartatu hartan, batek izan ezik, orok zekiten zein zen gaiztakeria hura burutu zuenaren izena. Hots: Herrixka malapartatu hartan
? ez zegoen gaiztakeria hura burutu zuenaren izena ez zekienik. ? ez zegoen inor gaiztakeria hura burutu zuenaren izena ez zekienik. ? bat bakarra zen gaiztakeria hura burutu zuenaren izena ez zekiena. ? batek bazekien gaiztakeria hura burutu zuenaren izena.
Zazpi ..... etorriko dira.
? egunen barru ? egun buruan ? egun barru ? egunen buru
Joxek ez du erraz amore ematen. Hau da:
? Joxek nekez zabaltzen du bihotza. ? Joxek ez du erraz etsitzen. ? Joxek ez du erraz iruzur egiten. ? Joxe oso bihozbera da.
Hauxe da arlote horren filosofia: ni ondo bizi eta besteak ..... !
? auskalo! ? kili-kolo! ? hor konpon! ? salda bero!
Zein zerrendatan dago hitz bat lekuz kanpo?
? tontorra / gailurra / gaina / erpina ? sorta / multzoa / taldea / bilduma ? printzea / erregea / printzesa / erregina ? oinordekoa / maiorazgoa / premua / umezurtza
Zein dago zuzen?
? Etzi hasten dira jardunaldiak. ? Gu egunero goaz kiroldegira. ? Ez dute egin nahi izango. ? Txikitan, nirekin zihoan judora.
Eskutitz hasiera eta bukaera egokiak:
? Kaixo, aspaldiko: / Ongi izan. ? Agur t'erdi: / Gero arte. Ondo ibili. ? Andere agurgarria: / Besarkada bat. ? Zer moduz, Itziar? / Begirunez.
..... , eta ikusiko dute zer den ona! Hasiera:
? Etortzea baino gehiago ez dute ? Etorri bakarrik dute ? Etorri besterik ez dute ? Etortzea gehiagorik ez dute
Gaizki esanak ..... , ondo esanak ..... .
? barkatu / kontuan hartu ? ahaztu / kontuan hartu ? barkatu / gogoratu ? ahaztu / gogoratu
Ez da zu beste inor etorri. Beste era batera esanda:
? Ez zu eta ez beste inor ez da etorri. ? Zeu baino ez zara etorri. ? Zu ez beste guztiak etorri dira. ? Bakarrik etorri zara, inor gabe.
Udalak auzitan jartzen du lege berri honek lantegi kutsatzaileen isurketak eragozteko duen baliagarritasuna. Beste era batera:
? Udalak lege berriaren eraginkortasunaz zalantzak ditu. ? Lantegien isurketak udalarentzat auzi larria direnez, lege berria proposatu du. ? Isurketak egingo dituzten lantegi berriak irekitzea eragotzi nahi du legeak. ? Kutsadura eragoztearren, udalak bat egiten du lege berriarekin.
Sorginaren keinu batekin printze gaztea ..... bihurtu zen.
? igelean ? igel ? igel batean ? igel bat
Aitona, zu gaztetan soldadutzara joan al zinen? Erantzuna:
? Bai horrenbestez! ? Bai, baina indarrera! ? Jakina, behar-beharrean! ? Beharko joan!
Nik hori egingo dudala uste baduzu, ..... !
? argi daukazu ? garbi daukazu ? argi daramazu ? jai daukazu
Aurten ere uda beroa eta lehorra izango ote dugu? Erantzuna:
? Ba, larri ibili! ? Badaki bereak egiten! ? Ederrak ikusteko gaude! ? Bai, gozoak gaude!
Ez dira bost minutu igaro eta ..... nekatuta zaudete.
? dagoeneko ? honezkero ? oraindik ? oraingoz
Zein dago zuzen?
? Ezagutzen dut mutil bat deitzen dela Aitziber. ? Lan guztiak amaitutakoan afalduko dugu. ? Ahalik eta merkeagoa erosi zuten. ? Eguraldi ona egiterakoan, mendira joan dira.
Data galdetzeko:
? Zein eguna da gaur? ? Hilak zenbat ditu gaur? ? Zein egunean gaude? ? Hilak zenbat betetzen ditu gaur?
Nola bukatzen da esaera hori? Jokoa ..... .
? ez da guztion gogokoa ? behin eta nahikoa ? zorionaren oztopoa ? ez da errenta
Harrapatzen bazaitut, harrapatu, alproja hori! Zer adierazi nahi du?
? Mehatxua ? Irrika ? Ahalmena ? Zalantza
Zer darabilzu esku artean? Erantzuna:
? Ezer ere ez. Ez daukat ezer. ? Ezer ere ez. Ez daukat ezer ere ez. ? Ezer. Ez daukat ezer. ? Ezer ere. Ez daukat ezer ere.
Zein dago gaizki ?
? Laster nonahi ikusiko ditugu arabiar jatetxeak ere. ? Zuritu ezazu sagarra jan baino lehen! ? Ez du merezi behar baino lan handiagoa hartzea. ? Autobus geltokian itxarongo zaitut lauetan.
Gauden denok alai. Esanahia:
? Egon gaitezen denok alai. ? Denok alai gaude. ? Denok geunden alai. ? Alai gintezke guztiok.
Zein dago zuzen?
? Gure ametsak egi bihurtu ziren. ? Agentzi horiek ere badute abantailik. ? Ez nau inork iritziz aldaraziko. ? Eta, horrela, pertsona desberdin batean bilakatzen zara.
Nagi horrek ez dik berehala egingo; badakik: "Geroa alferraren ..... ."
? kontua ? oihua ? zozoa ? leloa
Gipuzkoako herri batean jaio zen, Tolosan ..... .
? alegia ? hain zuzen ere ? ordea ? beraz
Nire autoak 20 urte ditu. Jarraipena:
? Hobe beharrez dago. ? Aldatzear dago. ? Bere onetik aterata dago. ? Onenak emanda dago.
Urte asko ..... da Donostiako etxe horretan ..... ginenetik.
? pasatu / bizi izan ? pasa izan / bizitzen ? pasatu / bizitzen ? pasa / bizi izaten
Euskara batuan, zein dago zuzen?
? Egin dezakeenak egin dezala. ? Eman hala jaten zuten belarra. ? Autobusa galduez gero, deitu etxera. ? Gauz guztiak ondo egiten ditu.
Galtza ..... josi behar ditut, behea jo beharrean daramatzat eta.
? patrikak ? barrenak ? joskurak ? zimurrak
Duintasuna lehenesten zuten guztiek, jenialtasunaren aurretik. Hau da:
? Hurrenez hurren, jenialtasuna zen aurrena, eta gero duintasuna. ? Duintasunari ez zioten jenialtasunari adinako begirunerik. ? Duintasuna onesten zuten, baina ez jenialtasuna bezainbeste. ? Duintasuna jenialtasuna baino gogokoagoa zuten.
Ez dizkizut kontatuko ..... entzun ditudanak!
? Mirenetaz ? Mireneri buruz ? Miren gainean ? Mirenez
Abereekin zerikusirik ez duen lanbidea:
? albaitaria ? itzaina ? igeltseroa ? ferratzailea