EGAko azterketen titulartasuna: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Digitalizazioa: Maite Goñi
Lortu duzun benetako emaitza jakin nahi baduzu, galderaren batean huts eginez gero ez egin bigarren saiakerarik. Utzi bere horretan eta, amaitutakoan, emaitza ikusi ondoren, bueltatu oker erantzundako horiengana.
Algen eta oskoldunen arteko sinbiosia aurkitu dute
Ambystoma maculatum arrabio motadunaren enbrioiek zelulen barruan eratzen dute sinbiosiharremana Oophila amblystomatis algarekin. Zehazki, mitokondrioen ondo-ondoan aurkitu dituzte algak Kanadako Dalhousic Unibertsitateko ikertzaile batzuek. Alga arrautzen kanpoko gelatinan egoten dela aspalditik zekiten zientzialariek, baina orain arte inoiz ez zuten ikusi horrelakorik zelulen barruan.
Igorritako fluoreszentziaren irudiak aztertzean ohartu ziren ikertzaileak enbrioien zelulen barruan klorofila egon zitekeela. Ondoren, mitokondrioak algen ondoan zeudela ikusi zuten transmisioko mikroskopio elektronikoz. Adierazi dutenez, horrek iradokitzen du algek fotosintesi bidez sortutako azukreei eta oxigenoari ateratzen dietela probetxua mitokondrioek.
Sinbiosi-harreman hori sakonago ezagutzeko ikerketetan, ikusi dute nerbio-sistema eratzen hasten den garaian sartzen direla algak enbrioi-zelulen barruan. Horregatik uste dute ikertzaileek ez zaiela lehenago antzeman; izan ere, normalean garapenaren lehenagoko faseetan aztertzen dira enbrioiak.
Gainera, adierazi dute litekeena dela amaren "opari" bat izatea algak. Izan ere, alga berdinak aurkitu dituzte enbrioi-zeluletan eta arrautzak jarri dituen emearen obiduktuan, arrautzak obulutegitik kanpoaldera eramaten dituen hodian. Elhuyar, 2010, 269 zk
Non aurkitu dute, oraintsu, algen eta ornodunen arteko sinbiosi-harremana?
Ornodunen nerbio-sisteman.
Arrabio motadunaren zelulen barruan.
Ornodun emearen obulutegian.
Ornodunen arrautzen azalean.
Noiz sartzen dira algak ornodunen enbrioi-zelulen barnean?
Ornodunen nerbio-sistema eratzen hasten denean.
Ornodun emeek arrautzak jartzen dituztenean.
Algak fotosintesia egiten hasten direnean.
Ornodunek algaren bat irensten dutenean.
Gaixotzea debekatuta dago
Acquapendente herriko alkate Alberto Bambinik ediktu polemikoa argitaratu du: herritarrei ez gaixotzeko agindu die. Hots, ospitalera joatea eskatzen duten gaixotasunak saihestu beharko dituzte herritarrek, batik bat kasu larriak badira. Agindua betetzen ez dutenak, herritik 30 bat kilometrora dagoen Belcolle ospitalera eramango dituzte indarrez edota gaixotasunaren larritasunaren araberako isuna ezarriko diete. Hala badirudi ere, alkatea ez da erotu. Aitzitik, herriaren interesak defendatzeko hartu omen du neurria, probokazioak arreta gehiago piztuko duelakoan. Acquapendenten badute ospitalea, baina eskualdeko gobernuak hura ixteko agindu du. Hala, datorren urte hasieratik aurrera, larrialdietako zerbitzua besterik ez dute izango herrian. Alkatea ez dago ados neurriarekin, eta eskualdea uzteko aukera ere aipatu du. Lazio eskualdean dago Acquapendente, eta nahiko gertu dagoen Unbria eskualdearekin batzearen alde agertu da. Lazioko alkate ugari agertu dira kexu eskualdeko gobernuarekin. Izan ere, eskualde berean dagoen Erromak jasotzen ditu diru sarrera gehienak, gainontzeko herrien kaltetan. Aizu, 2010
Esaldi hauetako zein EZ da egia?
Lazioko alkate asko ez daude ados Acquapendente herriko alkatearekin.
Acquapendente herriko alkateak ez gaixotzeko agindu die herritarrei.
Eskualdeko gobernuak agindu du Acquapendenten duten ospitalea ixteko.
Lazio eskualdean dago Erroma, eta hark jasotzen ditu diru sarrera gehien.
Eskualdeko gobernuarekin ados ez, eta zertarako da prest Acquapendenteko alkatea?
Herriko gaixoak Unbriako ospitaletara eramateko.
Lazio eskualdea utzita Unbria eskualdearekin batzeko.
Erromak jasotzen dituen diru sarrerei muzin egiteko.
Acquapendente herriko larrialdietako zerbitzua ixteko.
Zein dago gaizki?
Elkar ikusi dira.
Elkarri gorrotoa diote.
Elkarrengan konfiantza dute.
Elkarrengandik asko ikasi dute.
Lau egun behar izan nituen bidaiarako paperak egiteko: ..... Jarraipena:
behin kontsulatua, behin medikua...
bai dela kontsulatua, bai dela medikua...
bateko kontsulatua, besteko medikua...
hala kontsulatua, hala medikua...
Mundu honetan nekez aurkitzen da behar den guztia behar den unean. Bestela esanda:
Munduan ez dago behar dena behar denean aurkitzerik.
Munduan ezin da behar dena behar denean aurkitu.
Munduan ezinezkoa da behar dena behar denean aurkitzea.
Munduan zaila da behar dena behar denean aurkitzea.
Erronkariko hartza ..... egiten ari da.
bereak eta bi
bere-bereak
bereak eta gehiago
berarenak
Zuek garagardoa edango duzue, baina nik nahiago dut ur garbia izotzarekin. Erantzuna:
Ene bada bestea!
Hau da bestea!
Hara bestea!
Nolako fina bestea!
Jakinaren gainean jarriko zaituztegu. Baliokidea:
Informazioa ezkutatuko dizuegu.
Informazioa eskatuko dizuegu.
Jakinaraziko dizuegu.
Jaramon egingo dizuegu.
Oilaskoa prestatu duzu bazkaltzeko? Niri ez zait, ordea, oilaskoa gustatzen! Erantzuna:
Aurretik esatea hori!
Aurretik esan behar omen da hori!
Esango bazenu lehenago!
Lehenago esatea zenuen!
Taniaren aldean lan asko egin du Junek. Hau da:
Junek Taniaren ondoan lan egiten du.
Taniarengatik ez balitz Junek ez luke hainbeste lan egingo.
Bien artean lan asko egin dute.
Junek Taniak baino lan gehiago egin du.
Zein ez dira sinonimo?
zerbitzari / mirabe
errua / hobena
higuin / nazka
argala / baldresa
Zergatik erantzun diozu horren zakar? Erantzuna:
Gogoak eman didalako!
Zergatik bai!
Zeren nahi dudalako!
Nahi baitut!
Gure etxea ez da ..... , ezta ..... ere.
zurea bezala / Mikelen modukoa
zurea bezalakoa / Mikelena bezalakoa
zure modukoa / Mikelena legezkoa
zurea moduan / Mikelena bezala
Burua apurtu ez duenean! Esanahia:
Ia-ia apurtu du burua.
Doi-doi apurtu du burua.
Burua apurtu egin du.
Ozta-ozta apurtu du burua.
Zein dago gaizki?
Jertsea azpikoz gora nuela atera nintzen.
Galtzak atzekoz aurrera jantzarazi zizkidaten inauterietan.
Gabardina buruz behera zuela ikusi nuen Antton.
Txamarra galtzarbean zuela agertu zitzaigun Antton.
Adituen aburuz, transgenikoei buruzko beldurra funtsik gabekoa da. Alegia:
Adituen iritziz, oinarri sendoak daude transgenikoez kezkaturik egoteko.
Transgenikoak kaltegarriak dira, baina aditu batzuek ez dute onartu nahi.
Jakitunen ustez, ez dago arrazoi sendorik transgenikoei beldurra izateko.
Adituak beldur dira transgenikoek ondorio kaltegarriak izango ote dituzten.
Ez dugu aurrerantzean denborarik galdu behar. ....., lehen galdu duguna berreskuratu behar dugu.
Baita
Hala nola
Behintzat
Aitzitik
Zein dago zuzen?
Gizakiak tximinoetatik datozten galdetu zidan.
Urrengo batetan elkartzekotan gelditu ziren.
Besterik dirudien arren, poz-pozik daude denak.
Textu liburu horrek berrehun horrialde ditu.
Josune entzute handiko emakumea da. Hau da:
Oso ezaguna da.
Entzumen onekoa da.
Iritzi desberdineko jendeari entzuten dakiena da.
Besteren arazoak ulertzeko gai da.
Zein ordutatik zein ordutara egingo duzu lan?
Hiru eta laurdenetik zazpietara.
Hamaikak eta laurdenetatik ordu batera.
Zazpitatik zortziretara.
Zortziak eta hogeitatik bederatzietara.
Esne-mamitan bizi nintzen garai hartan. Esanahia:
Arazoz beterik bizi nintzela.
Ingurukoekin gozo-gozoa nintzela.
Esnea, behintzat, bagenuela garai hartan.
Nahi nuen guztia nuela eskura.
Letra larriak eta xeheak. Zein dago gaizki?
Kultura Sailburua eta lehendakaria Senperen dira Iparraldeko Ikastolen aldeko jaialdian.
Hiru gauza behar omen dira zoriontsu izateko: osasuna, maitasuna eta dirua.
Honako errefraua zen gure aitonaren kutunena: "Sortzeak, heriotza zor".
Aste Santua apirilean nahiz martxoan izan daiteke.
Krisiak ekarri zuen industri lanpostuen ..... erantzunez, enpresen ..... ekimenak bultzatu zituen Administrazioak.
suntsipenari / sustapenerako
sustapenari / sendotzeko
urritzeari / asmatzeko
finkatzeko / abiarazteko
Arrastiri garaia da lasaiena, baina baita malenkoniatsuena ere, eta hobe lagunartean harrapatzen bazaitu. Alegia:
Garaia arras malenkoniatsua da; beraz, hobe lagunartean harrapatzen bazaitu.
Ilunabarra eguneko garairik goibelena izan ohi da eta lagunartean bazaude hobe.
Hobe duzu arrastirian bakarrik ez egotea, oso lasaia baita.
Arrastiria lasaia eta malenkoniatsua denez, hobe lagunarteari ihes egiten badiozu.
Hizketan hasi orduko, gazteek burla egin zioten Josuneri. Beste era batera:
Iseka egin zioten.
Goraipatu egin zuten.
Men egin zioten.
Muzin egin zioten.
Idazkera. Zein dago zuzen?
2002ko uztailak 4ean jaio zen.
2002.go uztailak 4.ean jaio zen.
2002.eko uztailak 4an jaio zen.
2002ko uztailaren 4an jaio zen.
Zein dago gaizki?
Zenbait herrialdetan gosete latza dago.
Beste herrialdeekiko harremanak aberasgarri dira.
Abereengandik uste baino gehiago dugu ikasteko.
Azken metrotan lortu zuen abantaila.
..... ezta mokaduren bat ..... zebilen Pello.
Zer jatekorik / non aurkitu
Zer jatekorik / non aurkituko
Zer janik / non aurkitzen
Zer janik / non aurkituko
Atzetik polizia zuenez, lapurra ..... abiatu zen.
basoaren zehar
basoz barrena
basoan zehar
basotik barrena
Arrain freskoa jan edo arrain izoztua jan ..... ! Jarraipena:
alde ederra dago
bada desberdina
zein desberdina da
ez dauka alde gutxi
Hori dioena ..... .
gezurretan dabil
gezurretan dabilela dirudi
gezur hutsa da
gezur handia esaten du
Kritikak baditu bere legeak, eta lege horiek ez dira beti gaizki esaka ibiltzea bezain atseginak.
Kritikaren legeak gaizki-esateak adinako mina egin lezake.
Kritikaren legea gaizki-esatearena baino mingarriagoa ere izan liteke.
Kritikaren legeak eta gaizki-esatearenak ez dute antzik ere.
Atseginago dira, nolanahi ere, kritikaren legeak gaizki-esatearenak baino.
Gustura joango nintzen atzoko afarira, baina ..... .
ezin nintzateke joan
ezin izan nintzen joan
ezin nuen joan
ezin ninteke joan
Zer ari zarete hemen? Erantzuna:
Zu noiz etorriko geunden.
Etortzen ote zinen.
Ea noiz zentozen geunden.
Bazentozen zain geunden.
Txerri haragiz egiten den hestebete luze eta mehea:
lukainka
saiheskia
tripakia
koipekia
Museoko sarrera garesti ordaindu beharra dago, baina erakusketa ..... !
ederra da, gero
nolako ederra dela
bai ederra hori
bada ederra
Garaipena erraz lortuko genuelakoan nengoen, baina galdu egin genuen. Jarraipena:
Urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau!
Zuhurraren poltsak bi zulo!
Usteak erdia ustel!
Zenbat eta gehiago espero izan, orduan eta gutxiago lortu!
Zein bikote dago gaizki?
Ume mizkina
Gizon baldarra
Emakume petrala
Agure oskola
Zein zerrenda dago zuzen?
igerri / izkutatu / somatu / bapatean
igarri / ezkutatu / sumatu / urrun
jesarri / jaitxi / eskaini / hurrun
jezarri / jeitsi / eskeini / bat-batean
Atzo, Pedroren gustua egingo ....., ezinbestean geratu behar afaltzen.
balitz
banuen
banu
banio
Bilboko Guggenheimek iragarritako aurreikuspenak errotik aldarazi ditu New Yorken jazotakoak. Alegia:
New Yorkeko gertakariek Bilboko museoan ere eragina izan dute.
Bilboko museoak aurreikusi zuen AEBetan gertatu zen aldaketa.
AEBetan gertatu zenak aurreikusten du Guggenheimen aldaketak izango direla.
Errotiko aldaketa haiek egitasmo berriak ekarri dituzte AEBetara nahiz Bilboko Guggenheimera.
Dendariak ez bezala, bezeroak haserre daude erosteko ahalmena aurten asko urritu delako. Alegia:
Gero eta gauza gutxiago eros dezakete bezeroek.
Gero eta gauza gehiago erosten dute bezeroek.
Dendariak gero eta haserreago daude.
Gero eta diru gutxiago dute bezeroek nahiz dendariek.
Neskatila hori berakatza baino ..... da.
faltsuagoa
zintzoagoa
finagoa
txikiagoa
Zinemara gonbidatu ninduten, baina ez ..... .
neuzkan gogoak
nuen gogorik
neuzkan gogorik
nituen gogorik
Zein dago zuzen?
Zenbait amarekin / hamaika pertsonaren / Luisi
Zenbait amarekin / hamaika pertsonen / Luiseri
Zenbait amekin / hamaika pertsonaren / Luiseri
Zenbait amarekin / hamaika pertsonen / Luisi
Lehen bestela pentsatzen zuenak gaur nik bezala pentsatzeak biziro poztuko ..... .
lidake
ninduke
zidakeen
zenidake
Eragozpen horiek ..... , aurrera egitea erabaki dute.
gorabehera
aldera
kontuan izaten
gaindi
Hor daude, ..... , egunkarian idatzi zituen artikulu interesgarriak.
batez beste
besteak beste
orpoz orpo
hala nola
Kaixo, Joxe. Zer moduz aita? Erantzuna:
Beharko egon!
Jainkoa lagun!
Bizi arte iraun!
Hobeto nahian!
Nik bizio asko ditut, ..... , edatea, erretzea...
hala nola
hau da
hots
hori da
Zein dago zuzen?
Bizarra uzteak ez zaitu gizonago egingo.
Telebistak ematen dizuna ez du zerikusirik irakurri bitartean bizi duzunarekin.
Literatura oparoena idatzi dutenek emakumeak izan dira.
Zure lagun guztiak kanpotarrak dirudite.
Ez duzu ezertxo ere ulertu! Erantzuna:
Jo ezetz!
Ja ezetz!
Bai ulertu dudala!
Ez, ulertu barik!
Arropa erosi berria ikuzgailuan sartu eta bi neurri txikiagokoa atera ez zait, ba! Jakina, urak ..... eta!
eman dio
txikitu du
hartu du
birrindu du
Goraintziak amari! Erantzuna:
Bai, primeran dago!
Ez horregatik!
Bai, zure partetik!
Baita zuri ere!
Lagunek baztertu egin ..... eta zuek oso haserre erantzun ..... .
dizuete / diozue
zaituzte / diezue
zaituztete / diezue
zaizkizue / dizuete
Basarri, bertsolari handia, Zarautzen hil zen ..... .
1999ko azaroak 5ean
1999.eko azaroaren 5
1999ko azaroaren 5ean
1999.eko azaroak 5ean
Hiru ordu eserita, geldi-geldi eta mugitu gabe. Jarraipena:
Mina egiten didate zangoek.
Zangoak inurrituta ditut.
Ez ditut zangoak ohartzen.
Lotan dauzkat zangoak.
Zein dago zuzen?
Musika itzali eta elkarrekin hitz egiten ez badugu, zertan bihurtuko gara?
Elkarte hori jatorri eta iritzi askotako lagunek osatzen dute.
Zorionez, istripu hartan ez ziren hildakorik egon.
Telebistak amaitu du XX. mendearen zehar zabaldutako familia ohiturekin.
Han ere txakurrak ortozik. Zer esan nahi du?
Txakurrak beti zakur.
Geure okerrak besteri egozten dizkiogula.
Leku guztietan berdintsu daudela gauzak.
Pobreak baino pobreagoak direla hangoak.
Oso zaila da idazlan hori zuzentzea eta txukuntzea: ..... bere horretan.
dagoen
egon dadin
egon dagoela
bego
Gogoko tokian ..... . Atsotitz horren amaiera:
aldaparik ez
harriak urre
txoriak habian
belarra gozo
Gaur iragarri den ganadu azoken eta demen debekuak astebete iraungo du.
Astebetean ez da demarik, ez ganadu-feriarik izango.
Astebetean bakarrik egingo dira ganadu proba eta azokak.
Astebete iraungo du ganadu azoka eta demak zabaltzeko planak.
Astebetean debekaturik dago ganadu-haragia eta barrukiak saldu edo erostea.
Bihar euria egingo du; ..... , ez dugu hondartzara joaterik izango.
beraz
izan ere
alabaina
haatik
Zurekin topo egin nuenean, ..... ez nekien azterketa gainditua nuela.
oraindik orain
orduko
dagoeneko
artean
Zeozer handia lortu duen adiskideari, zer ez zenioke esango?
Zorion ugari!
Hi haiz hi!
Bejondeizula!
Portatu haiz, gero!
Gurasoen etxetik irten, ....., lurralde misteriotsu batera iritsi zen. Ipuin baterako, zein da egokiena?
eta ibiltzen eta ibiltzen
eta ibiltzearen ibiltzez
eta ibili eta ibili
eta ibili zen eta ibili zen
Non ibili haiz, ba? Aspaldion ez haugu ikusi eta! Erantzuna:
Badakik, hara eta hona.
Hementxe, ba, egoten.
Ene, ni ezin egonean beti.
Egia! Ea, ba, sarriago elkar ikusten garen!
Aurreko ebaluazioan lau gai utzi nituen gainditu gabe, eta oraingoan sei. Jarraipena:
Onak aterako dizkidate gurasoek!
Gozoak jarriko dira gurasoak!
Akabo usteak eta ustelak!
Gorriak ikusiko dituzte gurasoek!
Euskara batuan, zein zerrenda dago zuzen?
erraz / umil / hasiera
hasarre / bezela / igerri
horregaitik / bildur / eskeintza
ihaz / zihur / hospital
Zein dago zuzen?
Egia da, baina hori ez dago zertan esan beharrik.
Ibonek lehen saria irabazi zuelakoa laster zabaldu zen.
Zer egin gure osasuna hobeagoa izateko? Ez erretzea.
Nahiz eta oso erraza dirudi, lan handia dago hor atzean.
Ez naute berriro hor harrapatuko, ..... ! Jarraipena:
ez horixe
ez horrexegatik
ez horrenbestez
ez halatan
Egingo didazu mesedetxo bat? Erantzuna:
Egingo ez dizut, ba!
Bejondeizula!
Alajaina!
Ez horregatik.
Zein da zuzena?
Seme bat izatekotan eta banatzekotan, norekin geldituko da semea?
Gero eta lodiago, orduan eta zoriontsuago.
Dena ondo aterako zaigun itxaropena dut.
Berak esan zigun nola lagun bat zuela eta hil egin zela.
Zerbait egiten ez uztea, horretarako oztopoak jarriz:
iradoki
tupust egin
eragotzi
ernarazi
Ez ..... esango gauza guztiak egin ..... .
diegu / ditzan
diogu / ditzala
dizkiegu / ditzatela
diogu / zitzan
Idazkera. Zein zerrenda dago gaizki?
baitakit / baikenuen / bainintzen
eskarmentua / hospitalea / textua
energiarik gabe / lotsarik gabe / arnasarik gabe
ziur / leuna / ilargia
Kaixo, Mikel, arratsalde on! Erantzuna:
Bai, ederra dago eta!
Bai, pozik egon beharko genuke!
Bai, pozarren!
Bai, oso ona, Pello!
Buru ona ..... ederra ere bada mutiko hori.
izateaz gain
izateaz beste
izan ezik
izanaz aparte
Aurten ez da askorik saiatu eta ikasketetan ..... ibili da, baina azkenean gainditu du ikasturtea.
zirt-zart
trikili-trakala
dinbi-danba
zipli-zapla
Nik ez diot esango; ..... ! Jarraipena:
esan diezaiola dagokionak
esatea dagokionak
esan dakiola dagokionak
esateko dagokionak
Euskara batuan, zein dago zuzen?
Errez irabazi zuten bilbotarrak lehiaketa.
Nere laguntza eskeini nion lanak bukatzeko.
Ardo onak egun berezietarako gorde ohi dira.
Non nahi aurkitu ditzazkezu liburu horiek.
Hotzarekiko oso sentibera den pertsona:
hotzikara
hozkirria
hozbera
laiotza
Lurraren emankortasuna antzutzen ari gara. Hortaz: